Nik ere euskaraz

jueves, 24 de mayo de 2012

Scratch - labirinto matematikoa

Orain arte ezagutzen ez genuen aplikazio hau dohainik jaitsi daiteke Internetetik, eta link honetan dago eskuragarri: http://scratch.mit.edu/ Oso programa intuitiboa da; hainbat aginte daude idatzita adreilu batzuen barruan eta adreilu horiekin gidoi moduko bat eratzean datza. Ez dira kodearen lerroak idatzi behar, bakarrik adreiluak hartu, arrastratu eta proiektu gainean askatu behar dira. Programak eskainitako elementuak konbinatuz eta instrukzioak emanez hainbat eratako jarduerak sor daitezke. Oso tresna aproposa iruditzen zaigu funtsezkoak diren matematikako zein beste arlo batzuetako kontzeptuak ikasteko.


Guk geuk (irakasle garenean) zein ikasleek beraiek ere erabiltzeko moduko programa dela uste dugu; istorio bat, pertsonai bat edo bideojoko bat sortzeko eta partekatzeko, esaterako. Beraz, ikasleen sormenezko pentsaera bultzatzeko, teknologia berrietan sakontzeko, pauso logikoak analizatzeko, diseinatzeko, kolaboratzeko, lanak ezagutzera emateko eta abarretarako programa paregabea dela esan daiteke. Gainera, euskaraz ere badago programa eskuragarri.


Esan beharrik ez dago Scratch programa hau tresna original eta entretenigarria bezain egokia dela gure etorkizuneko ikasleak, era jolasgarrian, programazio munduan sartzeko.
Hona hemen Scratch aplikazioa erabiltzeko bideo-tutoriala:

Watch live streaming video from esbew at livestream.com


Kostata sinisten dugu halako aplikazio baten bidezko programa interaktibo baten sortzaile garela! Ez zaigu erraza egin haria hartzea, baina behin paperean sartuta, gustura ibili gara saltsan, programaren erraietan barrena. Batuketak eta kenketak lantzeko programa  bat sortu dugu, teklatuko gezien erabilera lantzeko ere aproposa dena. Hartara, txiki-txikitatik hasi daitezke haurrak egunerokotasunean erabilgarriak izango zaizkien eragiketak era dibertigarri batean ikasten. Ea zer deritzozuen…

Scratch Project

No hay comentarios:

Publicar un comentario